XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

1.3. Fedea ala aurrerapena?
Harremanik zailenak ez dira, haatik, horiek.

Elizak baditu buruhauste kezkagarriagoak, sakonagoak, beste tokitan.

1862-an ematen du Joseph Ernest Renan-ek Frantziako kolejioan bere lehenen ikasgaia eta Jesus gizaki berdingabe hartaz mintzatzen da.

Jakintza eta literatura, batean datoz, diotenez, haren Vie de Jésus liburu berrian (1863).

Berriz ere, garaiko kulturak eraso die Elizaren fede zutabeei.

Zer esan, zer erantzun?.

Pio IX-ak erabaki du bere ikas-mezua munduari aldarrikatzea, kristau gizarteak, eta besteak, jakin dezan non den kristau fedearen egia: 1864-ko abenduaren 8-an Quanta Cura Enziklika argitaratzen du.

Bere barnean doaz liberalismoaren eta XIX mendeko 80 erruak, Syllabus luzagarrian laburturik.

Kristauek bazekiten harrez gero: larogeiak kondekatuak zeuden.

Gizarte politiko berriaren zimentarri zirudien zenbait libertade ere bai: erlijioen libertade politikoa, Estadu eta Elizaren arteko apartazioa, prentsa libertadea eta batez ere ate guziak hersten zituen azken proposamendu kondenatu hura:
Aita Sainduak bakeak egin eta amor eman dezake eta behar du progresuarekin, liberalismo eta gizarte modernuarekin.

Honelako gaitzespenak bazuen noski bere golkoan lehergarririk.

Eliz-barneko amorekaitz guziek txalotu zuten eskutitza; eta berdintsu kanpoko ezkertiar beroenak.

Denontzat argi zegoen, argitua zegoen eztabaida: (...).